Zuzenean

Bigarren Kafea

«Krisi honetatik ateratzeko gako handienetako bat gazteei ahotsa ematea izango da»

Gazteen osasun mentala erdigunean jarri nahi izan du Elhuyarrek ‘Zurrunbiloa’ proiektuarekin. Prozesuaren parte gisa, kirolaren presio dinamikak aztertu dituzte, besteak beste. 

«Krisi honetatik ateratzeko gako handienetako bat gazteei ahotsa ematea izango da»

Loading player...

Euskal gazteen artean, 5etik 1ek osasun mentaleko asaldura bat du diagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa sei aldiz handitu da azken urteotan, batez ere neskatoen artean. Zer gertatzen ari da? Gizarte modura horri aurre egin beharraz jabetuta eta begiak ezin direla itxi kontziente izanda eratu zen ‘Zurrunbiloa’ proiektua. Eraldaketaren haizea bezala izendatu dute arduradunek. «Zaila bezain emankorra izan da prozesua» esan digu Aitziber Agirre Ruiz de Arkautek, Elhuyarreko Zurrunbiloa proiektuko arduraduna.

«Ikusi genuen asko eta asko oso modu pribatuan, etxean, ari zirela lantzen gai hauek, baina uste dugu gaiak sustrai sozialak dituela eta gizarte mailako lanketa bat eskatzen duela». Psikologoak, neurozientzialariak, soziologoak, farmazialariak, sexologoak, psikiatrak, irakasleak eta osasun digitaleko adituak. Alor horietako hanbat adituk hartu dute parte eta gazteen min emozionalaren sustrai soziala agerian jarri dute. Baina lanketarako abiapuntua, lau gazte izan ziren: «Harribitxiak izan dira guretzat, oso landuta zutelako gertatu zitzaiena eta gaur egun gaitasun handia dutelako beste ikuspegi batetik begiratu eta ondorioak ateratzeko» kontatu digu Agirrek. 

Elhuyarrek sustatutako egitasmoa da 'Zurrunbiloa' DanokBatGroupen babesarekin eta duela gutxi argitaratu dituzte kirola eta aisiaren inguruan egindako lanketa baten emaitzak. 

«Gazteen osasun mentala eta soziala zaintzeko izugarrizko potentziala du kirolak». Horrez gian, kirolaren arlo komunitarioa nabarmendu dute, baina ohar batekin: «kirola egitea osasuntsua da, baldintza onetan egiten bada». Horregatik, osasun emozionalean kalte egin dezaketen kiroleko dinamikak identifikatu dituzte. 

Horiek aitzakia hartuta Zurrunbiloa ezagutu nahi izan dugu Bigarren Kafean eta horretarako Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute gonbidatu dugu.

Jaurlaritza Logoa