Zuzenean

Bigarren Kafea

Gaur abiatuko da Emakumeak Zientzian ekimenaren hamargarren edizioa

'Marea bizia gara' lelopean, zientziaren munduan emakumeek duten papera aldarrikatzen duen jarduera-programa osatu dute. Otsailaren 3tik 11rako garatuko da aurtengo edizioa. 

Audio_placeholder

Gaur abiatuko da Emakumeak Zientzian ekimenaren hamargarren edizioa

Loading player...
Euskal Herriko 34 erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzianen 10. edizioan
Euskal Herriko 34 erakundek bat egin dute Emakumeak Zientzianen 10. edizioan (emakumeakzientzian.eus)

Hamar edizio ospatzeko moduko garaipena da. Hamarkada honetan aldaketa batzuk eman badira ere, Emakumeak Zientzian proiektuak bere izaera mantentzen du: emakume zientzialariak ikustaraztea, sareak sortzea, eta neskato gazteentzako hauspoa izatea. 

«Edozeinek ezagutu behar gaitu, gazteenentzat egiten dugu lan bai, baina helduentzat eta aiton-amonentzat ere egiten dugu» esan digu Oihane Sanz, Emakumeak Zientzian ekimeneko koordinazio-taldeko kideak. Adin guztietako publikoari zuzendutako jarduerak egingo dituzte gaurtik otsailaren 11ra arte. Ikastaroak eta bisitak, mahai-inguruak, ihes-gelak, antzerkiak... denetarik izango du edizio berriak. 

'Marea bizia gara' izango da aurtengo leloa. Sanzek azaldu digunez, «batetik, marea, tanta askoz osatutako sarea garelako eta bestetik, bizia, ez garelako geldituko». Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Donostiako Aquariumean egingo den ekitaldi batekin emango diote amaiera ekimenari. 

Jaurlaritza Logoa