Zuzenean

Egun euritsua izan zen pasa den larunbata, euria, haizea eta hotza, baina Donibane Lohizunen eguraldiak ez zuen garrantzi handirik askorentzat, 16:30etan ireki bai zituzten Jai Alai frontoiko ateak eta eguralditik babestuta geldituko ziren ilara luzea osatzen zuten bertsozaleak.
Pixkanaka hasi ziren sartzen, eta tokia bilatzen, aulkiak gainezka baitzeuden. Hamaika euskalki entzun zitezkeen ilaren artean, bakoitzak bere faboritoaren aldeko hitzak esanez eta gogotsu. Eseriz joan ziren eta 17:00ak jo zutenean jarri zuten bertso saio askotan entzuten den abesti bera, eta hasi ziren bertsozale denak erritmoan txaloka.
Horrela hasi zen pasa den larunbatean ospatu zen Xilaba txapelketako finala eta bertsoz bertso aritu gara gaur arratsalde horretakoa aletzen eta finalean bizitako hainbat detaile kontatu ditu gaur June Romatetek. Gainera, tartea izan dugu, Irantzu Idoateri bere esperientziaren inguruan galdetzeko ere.


