Zuzenean

Bigarren Kafea

«Nonbaiten euskaraz hitz egitea ukatzen digutenean, gu geu gara kokiltzen garenak»

«Eskolan arrotz, eta AEKn etxeko» sentitzen zela kontatzen du 'Euskaldunak: etxean arrotz' dokumentaleko partaide batek. Hari horretatik tiraka, euskaldunon zapalkuntzari buruzko lana ondu du Irati Urdalletak. 

Audio_placeholder

«Nonbaiten euskaraz hitz egitea ukatzen digutenean, gu geu gara kokiltzen garenak»

Loading player...

'Euskaldunak: etxean arrotz' dokumentalak Azpeitia eta Errezil inguruan jarri du fokoa, baina Euskal Herriko beste leku askotako argazkia ere izan zitekeen. Euskararen zapalkuntza, jazarpena… Lekukotza ugari bildu dira denboran bidaia bat eginez. Eta bidaia horretan gidari izateko enkargua jaso zuen Irati Urdalleta Letek. «Idatzizko kazetaritzara nago ohituta, baina gustatu zait esperientzia» kontatu digu zuzendariak.

«50eko hamarkadatik gaur egunera arteko testigantzak jaso ditugu: eskolan euskara debekatuta zegoen garaitik orain bizitzen ditugunetara, administrazio publikoan euskaraz hitz egin ahal ez izatea, adibidez» kontatu digu. Lekukotzak bilatzeko ez du arazorik izan. «Kontatzeko prest egon dira gehienak, sentitzen zuten hitz egiteko eta hau gizarteratzeko beharra».

«Pentsa, Azpeitia hain herri euskalduna izanda, horrelako zapalkuntzak bizi izan bazituzten, zer biziko ote zuten herri erdaldunagoek?» galdetzen dio bere buruari Urdalletak. Hor ere badago beste dokumental baterako haria. 

 

Jaurlaritza Logoa