Zuzenean
2022an egin zen Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako suhiltzaileentzako lehen Lan Eskaintza Publiko bateratua eta soka luzea ekarri zuen. Honen kudeaketarekin kritiko, azterketa gainditu zuten hautagaiek Gaindituak Haserre kolektiboa sortu zuten eta elkarretaratzea deitu dute ostegun honetarako (hilak 29), Arabako Foru Aldundiaren aurrean, 9:00etan.
Besteak beste, azterketak zuzentzeko irizpideetan aldaketak izan ziren, ostera epaitegiek ebatzi bezala. Era berean, kexu dira hautagaien esperientziari neurri gabeko lehentasuna ematen zaiola, LEPa gainditu duten hautagai askori lan egiteko aukerarik gabe utziz. «Duela hiru urte baino gehiago aurkeztu ginen oposaketa honetara. Orain arte itxaroten egon gara eta jarraitzen dugu lan egiteko aukerarik gabe. Horregatik sortu genuen gure plataforma eta hasi ginen mobilizatzen», azaldu du Ainhoa izeneko hautagaietako batek.



