Zuzenean

Bigarren Kafea

Zer dakar zientziak 2026an?

Urteko lehen zientzia tartea izan dugu Bigarren Kafean Izortze Santin Gomez EHUko doktorearekin. 2025ari urtearen errepasoa eginez esan genion agur eta 2026ko lehen saioa urteak zientziaren alorrean eman dezakeenaren inguruan hitz eginez hasi dugu.

Audio_placeholder

Zer dakar zientziak 2026an?

Loading player...
Izortze Santin Gomez EHUko doktorea
Izortze Santin Gomez EHUko doktorea (Bigarren Kafea)

Adimen Artifizialaz hitz egiten hasi da Santin. Ikerketetarako tresna izateari utzi eta ikerketak bere kabuz egiten hasiko da Adimen Artifiziala 2026an. Tresna horren inguruan askotan aipatzen den moduan, abantailak eskaini ditzakeen arren, bere mugak ere badituela aitortu du Santinek. «Adimen artifizialak bere mugak ditu, ikerketa zientifikoari aplikatuz, batzuetan datuak ezabatzen ditu edo erreferentziak asmatzen ditu».

Edizio genetikoari bultzada emateko urtea ere izango da 2026a. KJ Muldoon haurraren kasuak arrakasta izan ostean, Nahasmendu genetiko arraroak dituzten haurrentzat Terapia genetiko pertsonalizatuak  garatzeko bi entsegu egingo dira.

Minbiziaren detekzio goiztiarraren inguruan, Erresuma Batuan beste entsegu bat egingo da 50 minbizia mota detektatu ditzakeen odol analisi batekin. 140.000 pertsona behar dituzte entsegu horretarako.

Espaziora begira ere jarri gara Izortze Santinekin NASAk, Txinak, Japoniak eta beste hainbat herrialdek aurten egingo dituzten misioen inguruan aritzeko.

Entzun Izortze Santin Gomezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa