Zuzenean

Trumpek eta Venezuelak markatutako urte hasiera latz honetan, hain justu, gu Ameriketako Estatu Batuetan zehar bidaiatzen ibili gara; izan ere, gertakariak, hain justu, Chicagon harrapatu gintuen. Denbora zen bertara joateko gogoa genuela; batik bat, bertan sortu eta zabaldutako musika generoak gertutik ezagutu eta musikaz blaitzera. Horixe da Ad Libitumeko atal honetan egingo duguna: guk egindako bidaia horretan eramango zaituztegu.
New Yorken hasi genuen bidaia, urte zaharra bertan ospatzeko intentzioz. Bertan, gehien bat jazzaz gozatu ahal izan genuen zenbait klubetan. Urte berriarekin, Chicagora lekualdatu ginen eta, bertako bluesaz gozatu ostean, auto bat alokatu eta hegoalderanzko bidea egin genuen, 61. errepidea jarraituz, New Orleanseraino.
Atal honetan, guk bidaian entzundako artisten musikak lagunduko du entzulea: Muddy Watersen blues lohitsua, Nina Simoneren Misisipi madarikatua, Johnny Cashen countrya, Elvis Presleyren rock&rolla eta NOLAko brass bandak. Bertan ikusitakoak, AEBak jada demokraziatik urruntzen ari direlako sentsazioa emateaz gain, argi erakutsi zigun kulturatik Trumpi egiten zaion kontrapuntu kolektiboa.



