Zuzenean

Elkarrizketa
Karlos Linazasoro
Idazlea

«Poeta, azkenean, isildu egiten da»

Audio_placeholder

«Poeta, azkenean, isildu egiten da»

Loading player...
NAIZ irratiko Donostiako estudioetara gerturatu da idazlea 'Bazter utzietan' aurkeztera
NAIZ irratiko Donostiako estudioetara gerturatu da idazlea 'Bazter utzietan' aurkeztera (Maialen Andres | FOKU)

Bere poesiari eta tematikari fidel, maitasuna, bizitza, heriotza eta debora, «hitz erraldoiez idatzitako nire betiko kezkak», izan ditu mintzagai 'Bazter utzietan' liburu berrian Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962). Ipuina du gustuko poesia bezain beste, bi diziplinetan lan mardula egin du, baina idazleari kosta egiten zaio poesiari dion begirunea ezkutatzea: «gustatuko litzaidake jendeak poeta gisa oroitu nazan».

Bigarren aldiz irabazi du Irun Literatur Saria eta hainbat lan berri ditu eskuartean; Balea Zuria argitaletxearekin argitaratuko du aforismo liburu bat udaberrian eta une honetan eleberri labur bat idaztean ari da, besteak beste. Asko gelditzen zaio oraindik Linazasorori bere isiltasuna topatzeko.

Jaurlaritza Logoa