Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Elkarrizketa
Ander Caballero
Lakuako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia

«Gure herriarentzako ez dugu gura indarrean oinarrituta dagoen mundu bat»

«Munduaren etorkizuna erabakitzen den lekuetan egotea» eta «mundu nahasi honetan mugitzen diren dinamikak» lehen eskutik ezagutzea izan dira Pradales lehendakariak Davosera egindako bidaiaren ardatzak, Lakuako Kanpo Harremanetako Ander Caballerok azaldu duenez.

«Gure herriarentzako ez dugu gura indarrean oinarrituta dagoen mundu bat»

Loading player...
Ander Caballero NAIZ Irratira etorri da, Davosera bidaiatu ostean.
Ander Caballero NAIZ Irratira etorri da, Davosera bidaiatu ostean. (Andoni Canellada | FOKU)

Pasa den astean Imanol Pradales lehendakaria Davoseko foro ekonomiko ospetsuan egon zen. Bidaia ofiziala amaituta, bertan jasotakoaren eta bertara eramandako helburuen errepasoa egin du NAIZ Irratian Ander Caballero Lakuako Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiak, «gure herriarentzako ez dugu gura indarrean oinarrituta dagoen mundu bat».

Izan ere, Donald Trumpen politikek munduko ordenarentzako suposatzen duen mehatxuek baldintzatu dute erabat bilkura, multinazionaletako lobby-en lana, ia estaltzeraino. «Nazioarteko egoera dela-eta, ikusita nolako tentsioak dauden, egia da aurten Davosek foku hori mugitu egin duela», azaldu du Caballerok. 

Helburuez galdetuta, bi ardatz aipatu ditu Caballerok. Alde batetik, «Euskadiren eta munduaren etorkizuna erabakitzen den lekuetan egotea» aipatu du, alegia, mundu mailan ematen ari den «partida jokatzea». Bestalde nazioartearen «pultsua hartzea» ezinbestekotzat jo dute Pradalesen Gobernuan, «mundu nahasi honetan mugitzen diren dinamikak» hobeto ulertu eta ondorioz, hauen aurrean posizio hobeago bat hartzeko. 

Era berean, adierazi du bertan egindako bileren emaitzak ezin direla ekonomikoki neurtu. «Diplomazia munduan eta nazioarteko harremanetan egiten duguna epe luzerakoa da beti eta hori neurtzea ez da erreza. Gurea konfiantzaren mundua da eta harremanak dira nagusi», esan du, Lakuako ordezkariak «harremanak egitera» joan direla nabarmenduz.

Dena den, jasotako feedback-a ona dela ohartarazi du. Dioenez, mundu «aztoratu» honetan enpresariek eta gobernuek «normaltasuna» bilatzen dute, eta EAEko agintariek «egonkortasuna» eskaini diete. 

Caballerok ez ditu baloratu Josu Jon Imazek egindako azken adierazpenak Venezuelari buruz, baina bai hitz egin duela espainiar Atzerri Aferetako ministroa den Jose Manuel Albaresek egindako proposamenari buruz, Europako Armada sortzeko. 

Zentzun honetan argi utzi du «kontziente» direla «ze nolako momentua bizitzen ari garen eta Europaren segurtasuna lehentasun bat dela esparru ezberdinetan». «Segurtasun industriala behar dugu, energia segurtasuna, jakien inguruko segurtasuna eta Europak pauso indartsuak eman behar ditu segurtasun eta defentsaren esparruetan», gaineratu du, eta azpimarratu du «defentsa» hitza dela gakoa: «Ez da inor erasotzeko, baizik eta Europa babesteko». 

«Defentsaren ikuspegitik argi dugu gu egon behar garela Europa dagoen lekuan. Eta batera ibili behar garela esparru horretan», erantzun du, lehendakariak Jens Stoltenberg NATOko idazkari ohiarekin hitz egin zuela gogoratu aurretik. «Topaketa interesgarria izan zen Groenlandiari buruz hitz egiteko eta NATOri buruz», dio bilera pribatu bat ez zela izan aipatuz. 

Gaur egun Stoltenberg Norvegiako Finantza ministroa da, baina Pradalesek ez zuen berarekin hitz egin Oslok sortutako funts subiranoari buruz: «Ez ginen sartu zehaztasunetan eta, dena den, guk gure eredu propio izango dugu, kontutan izanda zeintzuk diren Euskadiren beharrak eta aukerak». 

«Tentsioa» AEBetan

Donald Trump Etxe Zurira itzuli zenetik hankaz gora jarri ditu munduko merkatuak. Muga zergak ezarri ditu, eta Cabellerok «tentsioa« sumatzen dutela AEBetan. Gainera, «erritmoak» eta kultura oso ezberdinak direla esan du. «Askotan erabakiak hartzen dituzte modu arinagoan, eta Europan segurtasun juridikoa bilatzen da», gehitu du, eta «balioak» goraipatu ditu.

«Nik uste dut balioetara joan behar garela bueltan. Errealismoan oinarrituta dauden balioetara itzuli beharko ginateke», adierazi du Caballerok, antzeko balioak dituzten herriekin harremanak indartzearen alde agertu dena. 

Amaitzeko, Pradales Katy Perry abeslariaren ondoan agertzen den argazkiari buruz hitz egin du. «Normaltasuna erakusten du. Erakusten du gai garela segurtasunaren inguruko bileretan parte hartzeko baita ere mundu mailako artista batekin berba egiteko».

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

24402d0d

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.