Zuzenean

Bigarren Kafea

«Arauak badaude, baina inprobisatzen duzunean gorputzak kontrako jarrera hartzen du»

Supituko antzerki taldeak Laudion eskainiko du emanaldia gaur. Inprobisaketari buruz hitz egin dugu taldeko Egoitz Aizpururekin. 

Audio_placeholder

«Arauak badaude, baina inprobisatzen duzunean gorputzak kontrako jarrera hartzen du»

Loading player...
Egoitz Aizpuru
Egoitz Aizpuru (Bigarren Kafea)

«Irudikatu laneko bazkarian nagusiari buruz esan behar ez zenituenak esan eta nagusiak entzun egin dituela» Hortxe, edonori gerta dakiokeen egoera bat eta inprobisatzea eskatu dizutena. Nola? Denen aurrean, begirada guztiak gure gain daudela zerotik egoera hori asmatzen hasi? Gorputzean urduritasuna, lotsa, beldurra, segurtasun falta… Askotan hori guztia eta gehiago sentitzen dugu inprobisatu hitza entzuten dugunean, baina landu al daiteke? Eta berarekin gozatzera iritsi al daiteke? Inprobisaketa hitzak horixe sor dezake batzuongan: dena kontrolpean ez izatearen sentsazioa, ezjakintasuna. 

Eta gure gonbidatuak? Nola bizi zituen lehen inprobisaketak eta nola bizi ditu gaur egun? Egoitz Aizpuru da bera, oñatiko aktorea eta eskarmentu handia du inprobisaketetan; formakuntza handia jaso baitu horretan: Madrilgo Jamming antzerki eskolan 7 urtez aritu zen, eta duela urtebete Bilbora bueltatu eta euren Bilboko eskolan lanean dihardu. Beraz, inprobisaketekin gozatzen duela pentsa dezakegu, eta horrela, Supituki taldeko kideetako bat da, antzerki inprobisatua egiten duen taldea. Euskaraz inprobisaketak egiteko gogoa zuen jendea elkartuta sortu zen taldea eta izenak berak dioen bezala, bat-batean, ustekabean, berehalaxe, zirt batean sortzen dute.  Hala ere, kontatu digu «berandu eduki nuen lehenengo harremana antzerkiarekin».

 

Eta nola entrenatzen da momentuan istorio bat sortzeko? Hainbat teknika daude horretarako. «Arauak badaude, baina inprobisatzera zoazenean gorputzak kontrako jarrera hartzen du eta beraz, entrenatu egin behar duzu» Entzute aktiboko ariketak egin, begirada landu, talde istorioak osatu… Gaur horiek eta Supituki taldea barrutik ezagutzeko aukera izan dugu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa