Zuzenean

Bigarren Kafea

«Helduok aurreiritziak ditugu, beti ezezkoan gaude, baina gazteek indarra eta ilusioa dute»

Etorkizuneko elikadura bertakoa, ekologikoa eta osasuntsua izatea sustatzen duen egitasmo bat da Gazteak On. Bidasoalde Zabaleko DBH eta Kolegio adinetan dauden gazteei zuzenduta dago eta bertan parte hartzen dutenei bideo bat egiteko eskatzen zaie elikaduraren inguruan. 

Audio_placeholder

«Helduok aurreiritziak ditugu, beti ezezkoan gaude, baina gazteek indarra eta ilusioa dute»

Loading player...
Irungo Toki Alai institutuan hilaren lehenean aurkeztu zuten antolatzaileek aurtengo edizioa, iazko saridunekin batera.
Irungo Toki Alai institutuan hilaren lehenean aurkeztu zuten antolatzaileek aurtengo edizioa, iazko saridunekin batera. (Maialen ANDRES | FOKU)

Iazko lehen edizioaren ostean, bigarrenean izena emateko epea urtarrilaren 31n itxiko da eta ondoren, hainbat aste izango dituzte egitasmoan parte hartu nahi dutenek bideoak egiteko. Oihana Galardik aipatu duen moduan «bakoitzak nahi duen moduko bideoa egiten du. Batzuetan taldeko kideak agertzen dira aktore modura».

Gazteei ahotsa ematearen inguruan jarri dute azpimarra Lekuonak eta Galardik. Askotan, gazteei zer egin behar duten esaten zaiela adierazi dute «haiengan, ez dagokien zama bat botata». Zentzu horretan, jokabide horiek gazteek gai horretan izan dezaketen inplikazioan eragin negatiboa dakarrela erantsi dute eta aldiz, gazteei hitza eman eta haiek diotena entzuten bada, parte hartzean eragin positiboa izan dezakeela gaineratu dute.

Gazteak On egitasmora aurkeztuko diren lanek 30 segundu eta 2 minutu arteko iraupena izan behar dute eta originaltasuna, ikastetxearekiko edo herrigunearekiko inpaktua irudikatzea, eskualdeko hiru hizkuntzen erabilera, bideoaren kalitatea, errepikagarritasuna eta inpaktu komunitarioa izango dira epaimahaiak baloratuko dituen irizpideak.

Ekimen hau Gipuzkoako Aldundiko Bidasoa ibaiaren bi aldeetako herritarren eta elkarteen arteko harremanak sustatzeko IDEIAK 4. edizioan finantzatutako proiektua da.

Entzun Mayi Lekuona Artolarekin eta Oihana Galardi Ogallarrekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa