Zuzenean

Bigarren Kafea

«Munduan hainbeste gatazka dauden une honetan erraza da Saharaz ahaztea»

Sahara Kantari kontzertua egingo dute otsailaren 28an, Euskalduna Jauregian. Saharako Errepublika Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatzeko, hamabost artista baino gehiago elkartuko dira, Mendebaldeko Saharari espresuki eskainitako abestiak interpretatzen.

«Munduan hainbeste gatazka dauden une honetan erraza da Saharaz ahaztea»

Loading player...

Saharari Kantari, horrelaxe kontzeptu bezela, gauza asko izan dira. Herri honek, Euskal Herriak Saharar Herriari kantatzeko izan duen joera naturaletik abiatuta. Errealitate horrek Otsailaren 28an izango du mugarri garrantzitsu bat: kontzertu bat. Aziza Brahim, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Mikel Urdangarin… Eta beste artista mordoa elkartuko dira  Bilboko Euskalduna Jauregian, ospakizunetik baduen, baina batez ere herri baten injustiziaren aurkako oihu izan behar duen kontzertu handi eta berezi batean aritzeko. 

«Euskaldunon elkartasuna sahararekiko urteetan zehar luzatu da; badauzkagu aldarrikapen asko parekoak direnak, hizkuntzarekin, kulturarekin…» esan digu Itsaso Andueza Euskal Fondoko kideak. Kulturatik ariko dira otsaileko azken egunean. «Lehiaketa batekin hasi zuen bidea proiektuak, eta honek eragin zuen jende esanguratsu askok lotura estua izatea Sahararekin». 

Sua Enparantza dantzari eta aktorea ere bertan ariko da. «Artea oso tresna potentea da horrelako gauzetarako; munduan hainbeste gatazka dauden une honetan erraza da Saharaz ahaztea, eta hain ebidenteak diren gerrak buruan ditugun honetan, ez ditugu ahaztu behar lehenagotik dauden gatazkak» esan digu Enparantzak. 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa