Zuzenean

Peli Lekuona - Hegoi Belategi

«Akordioan oso argi daude adostutako gauzak, baina erabaki dute ez betetzea»

14 eguneko grebari amaiera emateko adostutako konpromiso batzuk bete gabe jarraitzea, «oso larria» da ELAko Miren Zubizarretarentzat. Hilaren 20rako Kristau Eskolan greba deitzeko arrazoien artean, langileen aurkako «desgaste estrategia» bat dagoela aipatu du ELAko hezkuntza arduradunak. 

«Akordioan oso argi daude adostutako gauzak, baina erabaki dute ez betetzea»

Loading player...
Miren Zubizarreta adierazpenak egiten, Lakuak Bilbon duen egoitzaren aurrean.
Miren Zubizarreta adierazpenak egiten, Lakuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. (Aritz Loiola. | FOKU)

ELAk greba eguna deitu du biharko, hilak 20, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko ikastetxeetan, alegia, Kristau Eskolan, 2024. urtean bi aldeek adostutakoa ez baita betetzen ari. «Akordioan oso argi daude adostutako gauzak, baina erabaki dute ez betetzea», azaldu du Miren Zubizarreta ELA sindikatuko hezkuntza arduradunak, «eta langileak behin eta berriro joatera behartzea adostutako eduki horiek betetzen hasteko», gaineratu du. «Modu honetan», azaldu du Zubizarretak, «denbora bat pasatzen da adostutako edukiak bete gabe». 

Jarduteko modu hau, «oso larria eta kezkagarria» iruditzen zaio ELAko ordezkariari. 14 eguneko greba baten ondoren iritsi zen ikastetxe horietan akordioa 2024ko otsailean. Gaur egun ordea, akordio horretan sinatutako konpromisoetako batzuk bete gabe jarraitzen dute, edo bete dira, soilik langileek epaitegietara jo ostean. Patronalaren helburua, langileen kontrako «desgaste estrategia» bat izan daitekeela ohartarazi du Zubizarretak; «akordioak sinatu, gatazka abian den bitartean greba geldiarazten du». 

Lakuako hezkuntza sailari «arduraz» jokatzeko eskatu dio, beste alde batera begiratu ordez. Izan ere, sektore honetako profesionalen egoeraren berri emateko hiru dira sindikatutik eskatu dituzten bilerak, «baina ez digute erantzun ere egin», Miren Zubizarretak kritikatu duenez.  

Jaurlaritza Logoa