Zuzenean
«Lehen utopiak ikusten nituen, baina gaur egun distopiak baino ez ditut ikusten»
«Lehen utopiak ikusten nituen, baina gaur egun distopiak baino ez ditut ikusten»

Gorka Armendariz Villanueva (1975, Iruñea) Sarrigurenen bizi da. FP2 zen hartan ‘Atzerriko Merkatalgoa’ ikasi zuen eta irakasle-ikasketak bukatu gabe ditu. Orain itxita dagoen BSH enpresan 30 urte lan egin du. Leihotikan izan du talde bakarra. Abeslaria da. Bi maketa eta bederatzi disko kaleratu ditu.
Ideiak argi ditu, baina beti utziko dio tarte bat autokritikari eta gogoetetan garuna zabalduko die gauza berriei. Zalantzak izatea ere bidea eraikitzea baita. Ez da idolo zalea. Biribiltasun osoa kantu batzuetan baino ez du aurkitu. Itxialdian memoria kolektiboak eten bat izan zuela dio. Bake sozialean ez du sinesmen handirik. Konfrontazioa bidea dela uste du. Nafarroa da Euskal Herriaren mami. Pixka bat felizianoa da, baina munduaren akabera lehenago gertatuko omen da Euskal Herriaren independentzia baino. Euskal errepublika du xede. Gorka Armendarizek solasaldi hausnartzailea egin du Otea Lilin.
Lehiotikan taldeko musikari Gorka Armendarizek soka luzea eskaini du gogoetaren aterpea den Otea Lili saioan. Hemen dituzue hautatu ditugunak:
«Bizitzak kolpeak ematen dizkizunean, inoiz pentsatu ez dituzun ideiak kolpean aldatu ditzakegu».
«Pandemian memoria kolektiboak eten handi bat izan zuen».
«Azken boladan autoritarismoaren eta ideia faxisten igoera bat bizi dugu».
«Nola hil ondo jakitea garrantzitsua da eta horrek bizitza berari garrantzia ematen dio».
«Idolorik gabe bizitzera iritsi behar dugu. Beti liderrak behar ditugu, eta lidergoa herriak izan behar du».
«Klase politiko profesional eta sindikala kritikagarria da».
«Ez badugu herri indartsu bat, euskara ez da izango inoiz hedatzailea. Euskarak egiten gaitu euskaldun».
«Lehen utopiak ikusten nituen, baina gaur egun distopiak baino ez ditut ikusten. Munduaren akabera lehenago etorriko da independentzia baino. Kapitalismoa ez dugu gaindituko».
«Bartzelonako Otras sindikatuko sexu-langileen aldarrikapenak gustuko ditut»



