Zuzenean

Peli Lekuona - Oinatz Aizpuru
Elkarrizketa
Maite Gartzia
EAEko Podemosen idazkari nagusiaren albokoa

«Kexan geratu ordez, erabaki dugu aurrekontuen negoziaketetan sartzea»

EAEko Podemosekin egin dituzte Arabako eta Gipuzkoako Aldundiek euren aurrekontuak onartzeko akordioak. Zaintza erdigunean jarri dutelako «pozik» mintzatu da EAEko Podemoseko Maite Gartzia NAIZ Irratian.

«Kexan geratu ordez, erabaki dugu aurrekontuen negoziaketetan sartzea»

Loading player...
Maite Gartzia, EAEko Podemosen idazkari nagusiaren albokoa
Maite Gartzia, EAEko Podemosen idazkari nagusiaren albokoa (Naiz irratia)

Azken hilabeteetan jarreraz aldatzea erabaki du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Podemos alderdiak. Erakundeetako aurrekontuen negoziazioak izan dira duela gutxi arte, eta herritarrentzat onurak lortzeko akordioak itxi dituztela goraipatu du Maite Gartziak, EAEko Podemoseko idazkariordeak. Zaintza jarri dutela erdigunean, aurrekontua igotzea lortu dutela esan du, besteak beste. 

Lakuako Gobernuaren eta Espainiakoaren artean eskuduntzen transferentzian sortu den zalapartaz, Maite Gartziak esan du eurak «ez direla ikurrina nork gehiago maite duen goraipatzen» izango: «Ez gara sartuko eztabaida horretan, akordioa egin zuten gobernuek eta bete egin behar da, kito. Alderdien jokoa da eta ez gara horretan izango». 

 

Jaurlaritza Logoa