Zuzenean
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, asteazken honetan eman diote hasiera 2026ko txotx sasoiari Astigarragako Petritegin. Sagardo Berriaren Egunaren XXXIII. Edizioan, Euskal Pilota Selekzioa izan da gonbidatu berezia eta Jon Torre Gurutzealde NAIZ Irratiari aurtengo sagardoaz jakin beharreko guztia azaldu diona. «Gure kasuan berritasun handiena egoten da dibertsifikazioan», azaldu du Petritegi Sagardotegiko komunikazio arduradunak, «sagardo tradizionalena, gero ekologikoa, premium sagardoa eta sagar bakarrekoak, hau da, sagar mota bakarrarekin ekoizten diren sagardoak. Horiek jatorria deituran egiten ditugu. Eta dibertsifikazio aldetik sagardo apardunak ekoizten ditugu, sagar zukua eta azken berrikuntzak dira alkoholik gabeko aukerak».


