Zuzenean

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Familia hauek daukaten alternatiba bakarra oraingoz, bertan egotea da»

'Beyt Lahm' berrizendatutako 'Hogar Belen' eraikinean bizi diren egoiliarrei bertatik alde egiteko eskatu die Berakah programak. Bestelako aukerarik gabe, gelditzea erabaki dute, auzo sarearen babesaz. Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuko Xanti Hidalgok egin du egoeraren irakurketa. 

«Familia hauek daukaten alternatiba bakarra oraingoz, bertan egotea da»

Loading player...
Keinu sinboliko gisa, Beyt Lahm izena jarri diote eraikinari, erresistentziara jo dute herritarrek.
Keinu sinboliko gisa, Beyt Lahm izena jarri diote eraikinari, erresistentziara jo dute herritarrek. (Auzoan Bizi)

Gasteizen hainbat familia bizi diren etxebizitzetatik kaleratu nahi dituztela salatu du NAIZ Irratian Auzoan Bizi Etxebizitza Sindikatuko Xanti Hidalgo Gereñuk, adingabeak tartean, «Familia hauek daukaten alternatiba bakarra oraingoz, bertan egotea da». Eliza katolikoari lotutako Berakah programak Hogar Belen delako eraikinetik alde egin behar zutela jakinarazi zien egun batetik bestera, inolako alternatiba edo babesik eskaini gabe eta elkarrizketari, ateak itxiz.

Etxebitza sindikatu honen ordezkariak aurreratu duenez, «negoziaziorako prestutasuna» du auzo mugimenduak, «eta saiatuko gara jabearekin zuzenean negoziazio bat abiatzen, bertan gelditu diren familia guztiei alternatiba duin bat eskaintzeko». Beste irtenbiderik ez dutelakoan hainbat bizilagunek, auzo sarearekin batera, erresistentziara jotzea erabaki dute eta baita eraikina Beyt Lahm berrizendatu ere, Zisjordaniako Belen hiriaren arabierazko izena. 

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

dbcfbce7

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.

Jaurlaritza Logoa