Zuzenean

Negu honetan Barakaldon 100 bat lagunek gaua kale gorrian ematen duten arren, udala egoera horretan diren pertsonei babesa emateko baliabide guztiak ez dabilela erabiltzen salatu du Berri Otxoak gizarte bazterkeriaren aurkako elkarteak. Elkarteko David Gonzalezek ohartarazi duenez, «hotza urtero heltzen da baina udaletik baliabide berberak dauzkagu».
Era berean, eguneko arreta zerbitzuak gainezka daudela ohartarazi du eta ezin da ahaztu urteak direla etxerik gabeko emakumeentzako bereziki sortutako baliabidea itxita dagoela eta erabilerarik gabe. Bide beretik jarraitu ezin delakoan, Barakaldoko Udalari egungo gizarte politiketan aldaketa sakonak eskatu ditu Berri Otxoak elkarteko ordezkariak: «baliabide sozialak ugaritzea beharrezkoa da eta sinesgaitza da gaur egun daukagun aurrekontuarekin 100 lagun kalean bizitzen egotea. Badaude baliabideak, badago eraikina, badago dirua. Kontua da ez direla banatzen behar diren bezala».



