Zuzenean

NAIZ irratia

Epaileen figura aztergai gertutik ezagutzen dutenekin

Xabier Etxaniz errugbi epailea eta Alain Anton saskibaloi epailea NAIZ irratiko Kirolhariako «Ezkutuan» tartean egon dira, arbitro baten egunerokotasuna hurbiletik azaltzeko asmoz. Kirolaz «gozatzeko» beste ikuspuntu bat dela aldarrikatu dute bi epaileek. 

Epaileen figura aztergai gertutik ezagutzen dutenekin

Loading player...

Iaz errugbi euskal ligako 23 partida epaitu zituen Xabier Etxanizek, eta Espainiako ligan 14 partida egin zituen marrazain moduan. Halaber, errege kopako bi finaletan parte hartu du. Beraz, duela lau urte honetan hasi bazen ere, ibilbide luzea du jada Etxanizek. Alain Anton saskibaloi arbitroa da, ibilbide luzea duena. «Epaile lanak ezagutarazteko» NAIZ irratian egon dira.  

Etxanizek eta Antonek jokalari ohiak dira eta kirolarekin harremana ez galtzeko epaile izateko hautua egin zuten. Etxanizen kasuan, adibidez, jokalaria zenean ez zuen epaile baten motibazioa ikusten, orain, ordea, «harrapaturik» dago. «Esperientzia oso ona izaten ari da», gehitu du errugbi epaileak. Anton, bere aldetik, kirola bizitzeko «ikuspuntu berri baten bila» zegoen, eta «hasieratik saskibaloia gozatzeko ikuspegi berria» ezagutu zuen. 

Epaile eta jokalari baten arteko harremanaz, zaleen jarreraz eta epaileek jokoan duten eraginaz hitz egin dute, eta hasiberriak diren gazteei ere gomendioren bat eskaini diete. 

Jaurlaritza Logoa