Zuzenean

Bigarren Kafea

«Publikoaren erantzun ona jasotzeak ez du esan nahi hurrengo lanerako deituko dizutenik»

‘Trajea’ antzezlana estreinatuko dute gaur Hondarribian eta hori aitzakiatzat hartuta, Asier Hormaza, obraren aktoreetako bat, gonbidatu dugu Bigarren Kafera

Audio_placeholder

«Publikoaren erantzun ona jasotzeak ez du esan nahi hurrengo lanerako deituko dizutenik»

Loading player...

 

Asier Hormazak eta Joseba Apaolazak ‘Trajea’ antzerki obra estreinatuko dute gaur Hondarribian 20:00etan. Enpresaburu bat beherapenetara joaten da eta bertan emakume batekin borrokan haste da traje batengatik. ‘Seguratak’ (Apaozala) enpresaburua gela batera eramaten du eta galdeketa batean murgiltzen du. Hori da ikusiko duguna. Bi pertsonaiak “txakurra eta katua” bezala ibiliko dira 70 minutuz, non enpresaburua preso dagoen handik irten nahian. Antzerki obra honen estreinaldiaren arira, Asier Hormazak Bigarren Kafera gonbidatu dugu.

Aktore izateko oso ausarta izan behar dela azpimarratu du Hormazak. Gizartea aktoreekin arrotza izaten da eta hori kudeatzen jakin behar da aktorearekin ustez, presio handia jasaten dute eta: «Publikoaren aldetik erantzun ona jasotzeak ez du esan nahi hurrengo lanerako deituko dizutenik». Eskoletan pertsonaia ezberdinak interpretatzen ikasten da baina aktore izatearen errealitaterako ez zaituztela prestatzen dio. Hau kudeatzen ez jakiteagatik, Asier Hormazak ofizio kideak lana uzten ikusi ditu eta horrek pena handia ematen dio.

Hala ere, gauzak hobera egin dute Hormazaren ustez, nahiz eta oraindik askok ez dakiten aktore izatea zer den: «Titiritero moduan ikusten gaituzte. Ingeniaritza eta maila altuagoko lanak ondo ikusiak dira. Hortik beherakoak, gaizki». Gizartean denek tokia dutela eta denei tokia egin behar zaiela aldarrikatu du Hormazak eta, bereziki, euskaraz egiten diren antzerkiei, hauek lan handia eskatzen baitute. Azkenik, aktoreen lana emozioak piztea dela aipatu du Hormazak: «Sentimendu horiei bizia ematea da gure lana. Jendea bere egunerokotasunetik atera eta emozio horiek piztea».

Jaurlaritza Logoa