Zuzenean

Lander Martinez
Elkarrizketa

Dantz: «Elektronika komunitatetik jaiotzen da, eta komunitatearentzako da»

2026 honetarako Dantz-ek egitarau sendoa prestatu du. Aurten egingo dute Natura Elektronikoaren zikloaren hirugarren edizioa, Kutxa Fundazioarekin elkarlanean. Guillermo Alejandro Ceballos, Dantz-eko komunikazio arduraduna NAIZ Irratian izan da honen berri eta urteko egitarauaren berri emateko.

Audio_placeholder

Dantz: «Elektronika komunitatetik jaiotzen da, eta komunitatearentzako da»

Loading player...

Dantz 2017tik dabil Donostia eta Gipuzkoan musika espazio berriak eskaintzen. Guillermo Alejandro Ceballos, ekimenaren komunikazio arduradunak azken urteetan musika elektronikoaren gaineko interesa areagotu dela adierazi du, eta sortutako espazio berri horiek urtetik urtera indar gehiago hartzen ari direla eskaintza kulturalaren barruan. 

Hasi zirenean, «espazio kulturalak beste modu batean» aprobetxatu nahi zituztela argitu du, ohiko eskaintzatik aldenduz eta komunitatean uztartzen den eskaintza plazaratuz. Ceballosen esanetan, komunitatearekin gertutasun hori lortzeko nazioarteko artistak ekartzeaz gain, lekuko artista eta musikari desberdinei tartea eskaintzen ahalegintzen dira, beste modu batera erakus lehioa ez duten, edo oso erakus lehio urria duten DJ-ei lekua emanez.

Beraien lan eremua Donostian eta Gipuzkoan oinarritzen bada ere, Bizkaiara eskaintza luzatzeko lanean ari dira. Bestalde, nazioarteko musika elektronikoaren sustatzaileekin elkarlanean dihardutela iragarri du, eta aurten eta datozen urteetan Dantz Europako beste herrialdeetara eta espainiar estatura eramango dutela adierazi du.

Aurten egingo dute Kutxa Fundazioarekin batera Natura Elektronikoaren zikloaren hirugarren edizioa, hilaren 17an hasiko dena. Ekimenak musika elektronikoa, natura eta ingurumenaren gaineko gogoeta ditu ardatz, Ceballos-ek pozik dagoela aitortu du, eta jada jende askok antolatutako ekintza desberdinetan parte hartuko duela iragarri du. 

Jaurlaritza Logoa