Zuzenean

Bigarren Kafea

«Batzuetan mundu gris honetan bizitzea zaila egiten zait, fantasiaren gramatika behar dut»

Haur eta gazte literaturako Lizardi saria eskuratuta argitaratu zuen Alaine Agirrek 'Euri eta ateri'. Durangoko Azokan hitzordua jarri genuen idazlearekin, eta Bigarren Kafeko laborategira etorri da literaturaz hitz egitera. 

Audio_placeholder

«Batzuetan mundu gris honetan bizitzea zaila egiten zait, fantasiaren gramatika behar dut»

Loading player...

Dio Ines Osinagak, Miren Amurizak eta ukelele batek bizitza aldatu ziotela. Finean, dena aldatzen da. Edo ia dena. Euria dario zeruari, eta hori, eskerrak, ez da aldatzen. Baina bai gu. Gizabanako bakan izatetik, kolektibitate txiki zein handira. Lagun bat izan daiteke aterpe. Eta aterkirik gabe bizitzen lagundu. Euri edo ateri izanda aterkia zabaltzea izan daiteke krisiaren sintoma. 'Euri edo ateri' liburuko protagonista, Nora Chen ondoen ezagutzen duen pertsona izango da bere idazlea, Alaine Agirre. Literaturaz hitz egiteko Bigarren Kafera gonbidatu dugu idazlea.

Gianni Rodariren fantasia munduan bizi nahiko lukeela kontatu digu. Izan ere, «batzuetan unibertso gris honetan bizitzea zaila egiten zait» aitortu digu. Durangoko Azokan liburua erosi zuten askok liburu terapeutikoa dela esan digute. «Buruan beste zerbait nuela hasi nintzen hau idazten, galdu egin naiz testua bilatzeko, eta borobilagoa da horrela».

«Nire helburua beti da literatura egitea, umeetan ere ez nintzen gai egunerokoak idazteko, errealitatea bere horretan idaztea aspergarria egiten zitzaidalako, behar nuela fikzioa, hizkera artistiko literario bat» kontatu digu. «Asko gustatzen zait begiratzea nola eragiten duen sistemak norbanakoengan, baina baita alderantziz ere: gauza txikien barruan dauden gauza handiak, nola jendea ari diren laguntasuna, amatasuna edo lan egiteko moduak birformulatzen, azkeneko 5 urtetan horrek liluratu nau asko».

 

Infusio bat hartu dugu Alaine Agirrerekin Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa