Zuzenean

Hainbat leherketa izan dira larunbat goizaldeko ordubietan Caracasen, Venezuelako hiriburuan, Euskal Herriko goizeko zazpietan. Venezuelako hiriburuko hainbat puntutan izandako leherketen irudiak zabaldu dituzte sare sozialetan, eta herrialdeko gotorleku militar nagusian, Fuerte Tiunan eta La Carlotako base militarrean izandako leherketen berri eman dute.
Hori ordea hasiera besterik ez da izan. Informazio edo desinformazio fluxuetatik haratago, edo guzti hau sortzen ari den zurrumurruetatik haratago, egoera bertatik bertara bizitzen ari direnak daude Venezuelan. Horietako bat, Agustin Otxotorena Oreretarra da. NAIZ Irratian izan da eta bertako egoeraren berri eman digu.
Bera Caracasen bizi da, eta bonbardaketak bertan harrapatu ez badu ere, hemendik ordu batzuetara bertara itzultzeko asmotan dabil. Argi azaldu du, bere ustez honetatik Txabismoa indartuta aterako dela: «Nik uste Txabismoa indartuta aterako dela, zerbait egingo duela. Baina kalean Txabismoa dago».


