Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Musika diktaduraren kontra: Frankismoa

Audio_placeholder

Musika diktaduraren kontra: Frankismoa

Loading player...
Franco lehen planoan, Juan Carlos Borboikoa oinordekoa atzean
Franco lehen planoan, Juan Carlos Borboikoa oinordekoa atzean (Fotocollectie Anefo | Wikimedia)

Urtarrilean, diktaduren aurka egindako musika adituko dugu eta horiek aztertuko ditugu. Eta lehendabiziko geldialdia Frankismoan eginen dugu.

Garai iluna izan zen. Isiltasuna, beldurra eta zentsura nagusi ziren. Baina bazegoen bertze zerbait ere: kantua. Aunitzetan, kantua izan zen arnasa. Erran ezin zirenak kantatu egiten ziren.

Euskaraz, katalanez, galegoz edo gaztelaniaz kantatu zen. Batzuetan oihuka, bertze batzuetan iaitsuan xuxurlan. Metaforak erabiliz, edo zuzenean. Baina atzean ideia bera zegoen beti: ez gaudela konforme.

Gaurko saioan Frankismoaren aurka altxatu ziren ahots horietara hurbilduko gara. Gazteen haserrea, errepresioaren salaketa edota askatasunaren desira adieraziz. Lurralde desberdinetatik, baina helburu berarekin.

Jaurlaritza Logoa