Zuzenean

Bigarren Kafea

Gure antzokiak: Gaiarre

2026ko arte eszenikoen lehen gonbidatua antzoki bat izan da: Iruñeako Gaiarre antzokia. Donostiako Victoria Eugenia antzokiaz aritu zitzaigun Oihana Maritorena aktorea duela hilabete batzuk eta besteei ere tartea egin nahi izan die. 

Audio_placeholder

Gure antzokiak: Gaiarre

Loading player...
Gaiarre Antzokia
Gaiarre Antzokia (teatrogayarre.com)

Gaiarre Antzokiaren historia ezagutzeko, eraikinaren izenaren jatorria aztertu behar dugu. Izan ere, 1890eko gaurko egunez zendu zen Sebastian Julian Gayarre Garjon. 45 urterekin zendu zen, eta bere garaiko tenore onenetarikotzat jotzen da, nahiz eta ez dagoen bere ahotsaren grabaketarik inon. Zoritxarrez, garai hartakoak ez garenok, ezin izan dugu bere ahotsa disfrutatu, baina bere bizitza erakusten duen museoa badago Erronkarin bertan, bere jaioterrian.

13 urterekin artzain aritu zen Gayarre, eta 15 urte zituela, aitak Iruñeko denda batera bidali zuen lanera. Diotenez, han izan omen zuen lehen kontaktua musikarekin. Izan ere, bertan lanean ari zela, musika banda bat denda kanpotik pasa eta honen atzetik joan zelako, lanetik bota eta Erronkarira bueltatu behar izan zuen. Irunberrin aritu zen lanean ondoren, eta berriz ere Iruñera bueltatu zen Salvador Pinaqui Ducasseren enpresan errementari aritzera. Lanean zebilenean, kantatzeko ohitura omen zuen eta lagun batek Iruñeko orfeoiean izen emateko esan zion. Hala egin eta orduko zuzendari Joaquín Mayak tenore hartu zuen bere ahotsa entzun ondoren. Hortik Madrilera joan zen ikastera, gero Milanera eta ordutik bere karrera arrakastaz beterikoa izan zen, munduko lehen tenero gisa ere jarri zelarik.

Mundu osoan aritu zen kantuan eta 'kantuaren errege' gisa ere ezagun zen. Hala ere, heriotzak gazte harrapatu zuen, 45 urte zituenean. 1889ko abenduan Madrilen bronkopneumonia bat izan arren kantatzera atera zen, eta zorabiatu egin zen. Diotenez, depresio handi batean sartu zen, zuen gaixotasun eta sukarraz gain, eta 1890eko urtarrilaren 2an zendu zen.

Gaiarre Antzokia

1841ean Antzoki Nagusia izenez eraiki zen egungo Gaztelu plazan. 1903an izena aldatu eta Gaiarre antzokia bihurtu zen eta 1931n bertatik eraitsi eta egungo lekuan kokatu zen, Karlos III.aren etorbidean.

Horrela Gaiarre antzokiak 1932ko maiatzaren 3an ireki zituen berriro ateak, Javier Yanoz arkitektoaren diseinuarekin. Garai hartan enpresa pribatu batek izan zuen antzokiaren ustiapena eta 1942an Sociedad Anónima Inmobiliaria de Espectáculos (SAIDE) arduratu zen kudeaketaz. Ordutik eraberritze lanak ere izan ditu, 1953an esaterako, 1968an sute baten ondorioz 1999an hainbat arlo eraberritzeko, 2005, 2017 edota 2024an esaterako. Aldaketak aldaketa, Gaiarre antzokiak zutik dirau eta, gainera, euskal tenore garrantzitsu baten izena darama Iruñean bertan, gure sustraietan.

 

 

Jaurlaritza Logoa