Zuzenean

Astelehen goizak lasaiak izaten dira Iruñeko Santo Domingo merkatuan. El Zacatin kafetegitik igarotzen diren lehenak merkatariak dira, eta lehen elkarrizketak Loteria Nazionalari buruzkoak izan dira. Hala ere, gabon giroa nagusi delarik, Nerea Argaizek kontatu du merkatariak baikor daudela. «Nahiko pozik daudela esaten dute. Ni ere bai, iaz baino hobetoago. Garai honetan jende gehiago dator».
Ezpala, aldiz, bi-hiru posturen itxiera izan da, «aldaketa nabaria» Argaizen esanetan. Errelebo faltak zuzeneko eragina du merkatua bisitatzen duten erosleen kopuruan. Ondorioz, hainbat merkatarik «eztabaidara» eraman dute salmenta eremuaren etorkizuna. Ilargi Avila, NAIZeko kazetaria AZ Sare Komunitarioaren eta merkatarien prozesuaren lekukoa izan da. Erronka anitzen berri eman diote: bezeroak «kendu eta ematen» dituen alboko supermerkatua ala «negozio eredua berrasmatzera behartu zien» pandemia.
«Merkatuak herriaren izaera islatzen du»
7K astekariak Santo Domingoko merkatuaz argitaratu duen lehen erreportajea serie baten lehena dela iragarri du, Ane Urkiri, NAIZeko zuzendariak. «Beste erreportaje batzuk egingo dira gainontzeko hiriburuetan. Honek irekiko digu ate bat herri honek duen problematika eta sortzen dinamikak ezagutzeko». Halaber, merkatuen joan etorrietan, «aldarrikatu beharreko poz txikiak» daudela baieztatu du.



