Zuzenean

Bigarren Kafea

Eraso! taldeak agur esango du larunbat honetan

«Eskerrak emateko egin genuen diskoa eta eskerrak emateko egin dugu bira, azken kantua maitasun kantua izango da». Abenduaren 27an egingo du Eraso! taldeak azkeneko kontzertua, Tolosako Bonberenean. 

Audio_placeholder

Eraso! taldeak agur esango du larunbat honetan

Loading player...

Agur esateko modu ugari dago. Bidaiaria itzultzen omen da zoriontsu izan zen lekuetara, eta nostalgia dosi eta norbere dosi batekin, berriro bideari ekin. Baina nostalgia eta ni-a kontrolpean dutela ekingo diote agur itzulera honen azken txanpari Eraso! taldeko kideek.

Abenduaren 27an izango da azkena, Bonberenean. «Lekuaz hitz egiten hasi ginean, argi genuen ez zegoela beste aukerarik, beti sentitu izan gara etxean bertan». Izan ere, agur esateko etxea bezalakorik ez dago. Urduri daude hala ere taldekideak, «urte t’erdi daramagu eszenatoki askotan jotzen eta bat-batean iritsi da azkena; aztoratuta gaude» esan digu Sertx Ruiz Gonzalez-Txabarri abeslariak.

«Oraindik ez daukagu denborarik penarentzat, momentuz pozik gaude» esan digu Nestor Urdanpilleta gitarra-joleak. «Bukaera polita eman eta gero etorriko dena ongi etorria izan dadila»

Eraso! 1996an sortu zen Zarautzen. «Lehen Gaztetxeetan jotzeko gaur baino erraztasun handiagoa zegoen; gauzak asko aldatu dira, lokatz puntua falta da, baina egia da urteen poderioz jarduna profesionalizatu egin dela» esan digu abeslariak.

Sarrerak erasomusika.com webgunean lortu daitezke. 

 

Jaurlaritza Logoa