Zuzenean

Peli Lekuona - Hegoi Belategi

«Dekretu honekin gure familientzako oinarriak jarri ditugu»

Borroka luze baten ostean guraso bakarreko familien berezitasun eta zailtasunak errekonozituko dituen Lakuako dekretua sartuko da indarrean 2026ko urtarriletik aurrean. Diru laguntzez harago, behar propioak dituen familia eredu bat direla azaldu du Ama Bakarren Elkarteko Izaskun Lertxundik. 

«Dekretu honekin gure familientzako oinarriak jarri ditugu»

Loading player...
Izaskun Lertxundi Lehendakaritzan hedabideekin, dekretua onartu zen egunean.
Izaskun Lertxundi Lehendakaritzan hedabideekin, dekretua onartu zen egunean. (Irekia. )

Gero eta ohikoagoak diren, baina orain arte behar bezala aitortu gabe zeuden guraso bakarreko familientzat mugarri bat ezarriko da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guraso bakarreko familien dekretuari esker. Abenduaren hasieran onartu zuen Lakuako Gobernu Kontseiluak eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango da indarrean. «Dekretu honekin gure familientzako oinarriak jarri ditugu», adierazi du NAIZ Irratian Izaskun Lertxundi Ama Bakarren Elkarteko Euskadiko bozeramaileak, «ondo definituta egonda, gure txartela eta txosten digitala edukiko dugu eta edozein tokira goazela gure familia eredua zein den aurkeztu ahalko dugu», gaineratu du. 

Aurrekaririk gabeko dekretu honek guraso bakarreko familiei eskubide jakin batzuk bermatuko dizkie, baita orain arte aurreikusten ez zitzaizkien diru laguntzak ere. Izan ere, «gizarteak orokorrean uste zuen diru laguntza pila bat genituela», Lertxundik dionez, «baina ez zen horrela». Dekretu berri honekin babes hori bermatuko zaie, beraien baldintzei egokituta Lertxundiren esanetan, «urtarriletik aurrera gure familia ereduek haur bakarra edukita zazpi urtera arte laguntza bat edukiko dugu, orain arte bakarrik hiru urtera arte zen». Zentzu honetan, «bi haur dituzten guraso bakarren borroka» bere egin dute eta indar handia egin dute elkartetik gurasook duten «zama handia» aintzat hartzeko, hiru aurretik gora dituzten familia anitzen kasuan egiten den bezala. 

Baina dekretu honen onurak arlo ekonomikoaz harago doaz, helburu baitu kontziliazioa bezalako esparruetan legezko zoru bat ezartzea guraso bakarreko familientzat, hauen bizimodua erraztu dezaketen neurriekin osatzen joateko aurrerantzean. Esan bezala, gero eta ohikoagoa den eredua delako guraso bakarreko familiena eta ia beti emakumeak izaten dira hautu hori egiten dutenak, Ama Bakarren Elkarteko bozeramaileak nabarmendu duenez, «orokorrean sentitzen duguna da amatasuna nahi genuela eta hau beste bide bat da». 

 

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

43bb39b1

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.

Jaurlaritza Logoa