Zuzenean

Peli Lekuona-Lander Martinez

Yaalah elkartea: «Inork ezin dio herri bati esan zer izan nahi duen inposatu»

Oporrak Bakean programak Tindufeko kanpalekuetatik abiatu du aurtengo Oporrak Bakean harrera kanpaina. Urte berezia izango da aurtengoa, 50 urte betetzen baitira espainiar estatuak saharar herria utzi zuela.

Audio_placeholder

Yaalah elkartea: «Inork ezin dio herri bati esan zer izan nahi duen inposatu»

Loading player...

Kanpainaz zein errefuxiatuen kanpalekuetako egoeraren berri izateko, NAIZ Irratian izan dugu Josu Etxaburu, Ondarroako Yaalah elkarteko kidea. Saharararrek bizi duten okupazio egoera salatu du, elkarteko kidearen esanetan «sahararrak tinko diraute bere autonomia aldarrikapenenan». Etxaburuk saharar herriak atzera pausorik ez duela egingo azpimarratu du, eta beren autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen jarraituko dutela. «Eskatzen ari dira mahairatu diren ebazpenei jaramon egitea eta behingoz deskolonizazio prozesuari amaiera ematea».

Oporrak Bakean harrera kanpainaren inguruan zenbat familia hartzaile behar dituzten galderari erantzunez, «ahal diren gehienak» behar direla esan du. «Gogoratu behar da 50 urtetik beherako belaunaldi oso bat bertan jaioa dela, lurra lapurtu diete, eta etorkizuna lapurtu nahi diete, ez dute lortuko». Etxaburuk gogora ekarri du udako hilabeteetan Saharan bizi duten klima gogorra, 50 gradu inguruko egun luzeekin. Hortaz, ahalik eta familia euskaldun gehienek ume shararrak jasotzeko deia luzatu du.

Jaurlaritza Logoa