Zuzenean

Lander Martinez
Elkarrizketa

«Greziara iristen diren pertsona guztiei jaten ematea da gure helburua»

Helena Ruiz da Azua, Zaporeak-eko komunikazio arduraduna, Aztarna Solidarioa saioan izan da, NAIZ Irratian. Garapen solidarioko elkartearen nondik norakoez aritu da, eta datorren Santo Tomas egunean antolatutako postuaren berri eman digu. 

Audio_placeholder

«Greziara iristen diren pertsona guztiei jaten ematea da gure helburua»

Loading player...
Helena Ruiz de Azua, Zaporeak-eko komunikazio arduraduna eta Jon Ander Galarraga, Kutxa fundazioko kidea
Helena Ruiz de Azua, Zaporeak-eko komunikazio arduraduna eta Jon Ander Galarraga, Kutxa fundazioko kidea (NAIZ Irratia)

Zaporeak elkartearen helburu nagusia Greziako kanpamenduetara iristen diren pertsonei elikadura bermatzea da. Helena Ruiz de Azua komunikazio arduradunak azaldu duenez munduko bazter askotik iristen dira pertsonak Europara heltzeko helburuarekin. Proiektua hasi zutenean Siriatik zetozela gehienak aitortu du, baina egun jendea Afganistan, Etiopia, Senegal edo Palestina bezalako lekuetatik iristen dela esan du.

Elkarteak Lesbos-eko uhartean egiten du lan, bertan dagoen Moria kanpamentuan 1500 persona hartatzen dituzte. Egoera gogorrak ikusten dituztela aitortu Ruiz de Azuak, «umeek ezin dute eskolara joan, helduek ezin dute lan egin eta gehienak ezin dira uhartetik atera. Oinarrizko eskubideak guztiz urratuta dituzte, kanpamentuan ez dute ur edargarria duen iturririk, harresiz eta poliziaz inguratuta daude». Zaporeakeko komunikazio arduradunaren iritziz, kanpamentua ez da kartzela bat, baina sentsazio hori transmititzen du, itxidura sentsazio bat.

Dena den, joaten den oro pozik itzultzen dela esan du ekintzaileak, oinarrizko eskubideak hain mugatuta dituzten pertsonei laguntzeak denei onura egiten dielako eta bertan dagoen jendea ere oso esker onekoa delako laguntza eskaintzen duten pertsonekin.

Zaporeak laguntzeko modu asko daudela ohartarazi du Ruiz de Azuak, boluntariotza zuzena edota dirua ematea besteak beste. Elkarteaz hitz egiteak ere asko laguntzen diela onartu du, eta hilaren 21ean Santo Tomas egunean postu bat izango dutela iragarri du, jende guztiari bertatik pasatzeko gonbita luzatuz. 

Jaurlaritza Logoa