Zuzenean
Azken astean izandako grebak jarraipen zabal izan dutela aitortu du EAEko Sendagile Sindikatuko ordezkari den Mikel Usandizagak. Estatutuaren aldaketa dela eta deitu dituzte greba jardunaldiak. Asteazken honetan, egun euritsua, Usandizagak uste baino mediku gehiago elkartu zirela esan du NAIZ Irratian. Ostegunean ere Txagorritxun egin dute elkarretaratzea medikuek.
Besteak beste, mediku falta salatu dute sindikatutik, hasiera batean legeek mediku gehiago lan merkatura sartzea eragingo zuen arren, praktikan horrela izan ez dela salatu du Usandizagak. Sendagile Sindikatuko ordezkariaren esanetan «mediku asko jubilatzen hasi dira, eta MIR-etik datozenak geroz eta mediku gutxiago dira. Horrek eragin du egungo zuloa, egungo mediku falta, eta zulo hori betetzeko kanpotik ekarri behar dira medikuak».


