Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Artisten lehen lanak: ezjakintasunaren ausardia

Lehen disko bat kaleratu aurretik, artistak inork zapaldu gabeko zelai berde bat du aurrean; ez da espektatibarik existitzen inork ez duelako haren sormenaren berri, eta horrek, azken batean, arrisku handi eta interesgarriak hartzera bultzatu ditu banda eta artista asko.

Audio_placeholder

Artisten lehen lanak: ezjakintasunaren ausardia

Loading player...
The Clash taldearen izen bereko diskoaren azala
The Clash taldearen izen bereko diskoaren azala (Wikimedia)

Gaur ezjakintasunaren ausardia hori goraipatuko dugu, eta mundu mailan izan diren lehen album edo debut arrakastatsu batzuen inguruan hitz egingo dugu, horiek musikari ekarri dioten aurrerapausoak zehazte aldera. Musika generoak irauli dituzten disko fresko, irreberente eta ausartak. Ai, zein pozik bizi ginen batzuk oraindik ezer atera gabe geundenean, etortzear zegoen guztiaren ezjakin ginenean!

Atal honetatik gehienbat nazioarteko artistak igaroko dira gaurkoan: Florence and the Machine taldearen ‘Lungs’ diskoa, non pop fresko bat entzun daitekeen; Guns n Rosesen ‘Appetite for destruction’, zeinarekin hard rocka betirako aldatu zen; edota punka definitzen lagundu zuen The Clash taldearen lehen disko homonimoa.

Jimmi Hendrixen ‘Are you experienced?’ lanak, halaber, gitarra-jotzailearen figura artista bakarlari gisa ulertzeko gakoak eskaini zituen, eta ‘Songs in A Minor’, Alicia Keysenak, bestalde, r&b musika lehen lerrora ekarri. Rapean ere murgilduko gara gaur; Wu-Tang Clanen eta Notorious B.I.G.ren lehen lanen freskotasuna gogora ekarriz. Eta, izan direlako garenez, azken urteotako sorpresa berriren bat ere goraipatuko dugu, Billie Eilish-en lehen lana edota Chill Mafiaren ‘Ezorregatik x Berpizkundea’, kasu.

Jaurlaritza Logoa