Zuzenean
«Espainiako bandera kentzeagatik larritu dira eta ez Euskal Herriaren zapalkuntzagatik»
Euskal Herria zapaltzen duten ikurrak seinalatu eta kasu batzuetan kendu ditu Ernaik azken asteotan. Gazte antolakundea «jopuntuan jarri eta kriminalizazio saiakera» dagoela salatu du Amaiur Egurrola bozeramaleak NAIZ Irratian.
«Espainiako bandera kentzeagatik larritu dira eta ez Euskal Herriaren zapalkuntzagatik»

Agerraldia egin eta biharamunean, Ernaik egindako azken ekimenen asmoa «Euskal Herria, bere izaera eta euskara bera azpiratu nahi duten eredu espainiarra salatzea izan dira». Hala baieztatu du Amaiur Egurrola bozeramaleak NAIZ Irratiko mikrofonoetan.
Ikur frankistak eraitsi dituzte, haiek ezabatu, seinalatu edota ekintza ezberdinak egin. Euskararen egunean Donostiako auzitegian oldarraldi judiziala salatzeko ekintza ere testuinguru horretan eman zen. Durangon aurkeztu zituzten erakunde ezberdinetan dauden Espainiako banderak, esaterako.
Egurrolaren aburuz, krisi eta gerra testuinguruan bi posizio daude: «Espainolismoaren aurpegi garbiketa babestu edota arduratik eta konpromisotik Euskal Herria beste jendarte eredu baterantz eraman. Ernaik azken honen alde egin du eta zenbaiten partetik kriminalizazioa eta gazteria jopuntuan jartzea izan da», salatu du.



