Zuzenean
Urriaren 31n EAJk eta PSE-EEk lege proposamen bat aurkeztu zuten Eusko Legebiltzarrean, 16 urtez azpiko adingabeek «segurtasunez» parte har dezaten zezen jaialdietan bermatzeko.
Haiekin, Sokamuturra Ez, Gureak, Gipuzkoa Antitaurina eta Animalien Babeserako Euskal Federazioa elkarte animalistak, haien iritziz «hutsegite larria» baita bi alderdi horiek legeztatu eta sustatu nahi izatea haurrek parte hartzen duten zezenketak.
Gureak elkarte animalistako kidea da Oihane Herrera eta horrelako arautegia bultzatzea ulertzezina dela adierazi du.


