Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Elkarrizketa
Juantxo Arakama

«Bide punitibistak ez du lortuko sakoneko arazoak konpontzea. Bidea: prebentzioa, hezkuntza»

Monsieur LeCrêpe gisa agertu da azken aldian, Glaukoman ezagutu genuen. Zer esana izaten du bere musikan eta zer esana izan du Otea Lili saioan ere Juantxo Arakamak. 

Audio_placeholder

«Bide punitibistak ez du lortuko sakoneko arazoak konpontzea. Bidea: prebentzioa, hezkuntza»

Loading player...
Juantxo Arakama NAIZ Irratiaren estudioan
Juantxo Arakama NAIZ Irratiaren estudioan (NAIZ Irratia)

Juantxo Arakama Biurrun (Tolosa, 1989). Glaukoma taldeko kantaria izan zen eta 5 disko kaleratu zituen. Egun Monsieur leCrêpe ezizena erabiltzen du, eta disko bat argitaratu du. Gizarte Heziketa ikasi zuen eta horretan egiten du lan. Bikain pasatu dugu solaskide honekin. Erantzun azkarrak, gardenak. Hausnartzaile petoa da. Gauzak pentsatzen dituen moduan esaten ditu, nahiz eta batzuetan zerbait gorde, bestela patio baten bueltaka bukatuko lukeelako eguerdiro ordu erdiz. Punitibismoak beldurra ematen dio, baina inpunitatea duten horientzat ere eskatu daitekeela zigorra uste du. Panorama kulturalari kritikak botako dizkio men egiten diolako sistemari. Klase borrokaren kontzientziatik abiatzen ditu gogoetak. Gaur egungo naziogintza estrategiak oso lausoak ikusten ditu.

Juantxo Arakama Biurrunek antolatu dituen bi proiektuetan (Glaukoma eta Monsieur leCrêpe) testuak izugarriak dira eta izugarriak esan ditu modu erreal eta xumean, klase borrokaren oinarritik, urrezko lepoko eta eraztunik gabe. Hemen gogoetaren lekuko gutxi batzuk baino ez dituzue. «Bide punitibistak ez du lortuko sakoneko arazoak konpontzea. Prebentzioaren eta hezkuntzaren bidea egokiagoak dira». «Gizartea ez doa ongi bidean, ez dut esango pikutara goazenik, baina agian bai». «Zapalketa ankerrean oinarritzen da sistema, eta bizi irauteko zapalketa behar duen sisteman bizi gara, alienatzailea da eta horren aurrean zerbait egin behar dugula argi daukat». «Gauza bat da langile klasearen parte izatea eta bestea klase kontzientzia izatea eta azken hau aldarrikatu nahi dut».

«Feminismoak lortu du ezartzea gizartean. Ikuskera asko daude eta eztabaidan daude. Feminismoak ekarpen asko egingo dizkigu».

«Nik ez dut nire burua patriotatzat izan, eta abertzaletasuna ez dut ulertu nahi patriota adierarekin. Estaturik gabeko nazioen aldarrikapena egingo dut, chauvinismotik aldenduta. Independentzia hitza gustukoagoa dut, independentista naiz, ez dakit estatu propioarekin, hori beste eztabaida bat da, baina estatua izatearen aldekoa izan naiteke. Burujabetasuna da giltzarria». «Ez gaude demokrazian. Sistemaren aldaketa bat ezin daitekeelako proposatu gaur egungo Espainiako konstituzioaren markoan».

Jaurlaritza Logoa