Zuzenean

NAIZ Irratia

Inauterien inguruko lankidetza berria egingo dute Mediabaskek eta NAIZ Irratiak

Euroeskualdeak babestutako ekimen baten bidez euskal inauterietako pertsonaia nagusien inguruko lan berezia egingo dute NAIZ Irratiak eta Mediabaskek elkarlanean. 

2026eko proiektuan inauterietako pertsonaiak izango dira protagonista
2026eko proiektuan inauterietako pertsonaiak izango dira protagonista (Guillaume Fauveau)

Euroeskualdeak egindako deialdi baten eskutik Mediabask eta NAIZ Irratiak inauterien inguruko lanketa ezagutarazteko ekimen berria argitaratuko dute 2026an.

Pasa den otsailean eta martxoan herri inauterien inguruko lan berezia egin zuten bi hedabideek, kasu honetan ere Euroeskualdearen laguntzari esker. Datorren urtean lan horri jarraipena emango diote, kasu honetan euskal inauterietako pertsonaiak ardatz hartuta. Hauen historia, sinbologia eta izateko arrazoia landuko dira lan berezian. 

Mugaz gaindiko egiteko modua eta izaera digitala izango ditu ardatz proiektu berriak ere. Testua, audioa, irudia eta bideoa baliatuko dira proiektuaren gauzapenean eta emaitza hainbat hizkuntzatan izango da hartzaileen eskura.

 

Jaurlaritza Logoa