Zuzenean

Peli Lekuona-Lander Martinez

EAEn 1562 zabortegi abandonatu daude, horietatik 1120 arriskutsuak dira

Ekologistak Martxan taldeak EAEn dauden zabortegi abandonatuen ixte edo eraberritze prozesuak abian ez daudela salatu du, eta erakunde publikoen esku-hartze falta kritikatu du. Egun, abandonatuta dauden 3 zabortegitik 2 arriskutsuak dira. Talde ekologistako Gorka Puente NAIZ Irratian izan da. 

Audio_placeholder

EAEn 1562 zabortegi abandonatu daude, horietatik 1120 arriskutsuak dira

Loading player...
Zaldibarko zabortegia
Zaldibarko zabortegia (Gorka Rubio | FOKU)

EAEn 1500 zabortegi abandonatu baino gehiago daude. 2008. urtetik derrigorrezkoa da horien ixte edo eraberritze prozesuak abian jartzea, baina Ekologistak Martxan taldeak Jaurlaritzaren esku-hartze falta kritikatu du eta prozesu horiek abian jarri ez dituztela, askotan arrazoi ekonomikoengatik.

Ekologistak Martxan taldeak mapa interaktibo bat sortu du, herritarrek bere inguruan dituzten zabortegi abandonatuen berri izan dezaten. Bigarren helburu bat ere betetzen du honek, Gorka Puente talde ekologistako kidearen esanetan «mapa honek insituzioetan presioa sartzen du. Biztanleria guztiak ikus dezake, eta bere herrian dauden zabortegiak ikus ditzake, presio modu bat da azkenean».

Mapa Ihobe-ren datuekin eta haiek jasotako datuekin osatu dute. Puentek 2008tik erregistroak eguneratu ez dituztela salatu du, eta erregistroek ez dutela behar bezala errealitatea islatzen. «Badakigu badaudela berreskuratuak izan diren zabortegiak, eta txostenetan berreskuratu direla jartzen ez dutenak, eta alderantziz ere». 

Abandonatuta dauden 1562 zabortegietatik, 1120 arriskutsuak dira modu zuzenean. Dena den Puentek zabortegi guztiak arriskutsuak direla azpimarratu du. «Leku gehienetan esan da 1120 direla zabortegi arriskutsuak. Baina zabortegi arriskutsuak guztiak dira, abandonatutako zabortegi guztiek bigilantzia izan beharko lukete inork ez zabor gehiago botatzeko. 1120 dira fitxetan arriskua kalkulatzeko ein informazio dutenak. Fitxak berrikusi beharko lirateke, eta zabortegi guztiek bigilantzia beharko lukete».

Osasunarentzako arrisku kronikoak

Puentek Bizkaiako zabortegi askotan HCH-a dagoela salatu du, hau kutsatzaile kimiko iraunkorra da, eta naturan eta pertsonen osasunean arazo kronikoak eragin ditzake. Duela bost urte Zaldibarren bi langilek bizitza galdu zuten, zabortegi honen kasuan ere elementu toxikoak zeuden hondakinen artean. Puentek osasun arazoak eta istripuak ekiditeko segurtasun neurriak eta «bigilantzia-lana» eskatu ditu. Puenteren esanetan «bigilantziarik gabe edonork bota ditzake edozein motatako hondakinak abandonatutako zabortegietan».

Erakundeen esku-hartze falta

Ekologistak Martxan taldeak Jaurlaritzaren esku-hartze falta salatu du, eta gogorarazi dute 2008tik zabortegi abandonatuak itxi edo eraberritzea derrigorrezkoa dela. Arrazoi ekonomikoei egotzi diete prozesu hauen falta.

Halaber, medio falta salatzen dute herritarrek salaketak jarri eta zabortegi abandonatuen aferari irteera emateko. «Insituzioetara joan daitezke herritarrak, baina ez dut uste hauek gehiegi egingo dutenik kasuak erregistroetan sartzeko. Bestalde Ertzaintzak ere badu bere ingurumen saila, baina 7 ertzain bakarrik daude Euskadi osorako. Ez daude medio gehiegi».

Jaurlaritza Logoa