Zuzenean

'Erdalduntze makina gelditu' lelopean Bilboko erdialdea zeharkatu duen manifestazioa hasi aurretik, Euskararen Egunean manifestazioa deitzearen beharraz mintzatu da Maialen Gago GUKA plataformako ordezkaria NAIZ Irratian. Argi du Gagok euskarak Bilbon duen aliaturik handiena, euskaltzaletasunaren inguruan sortutako eragileak direla, «erdalduntze makinari trabak jartzen dizkion» sare konprometitu bat badagoela eta hauxe dela «arnasguneak mantentzen dituen indargune nagusia».
Manifestazioa, berraktibaziorako bidea da hein handi batean, «euskalduna erdaldundu egiten duen» egitura gero eta indartsuagoaren aurrean. Bilbo, «atzeraldian sartzeko arriskuan» sumatzen du eta azken adibidea pasa den astean bertan zabaldu zen, Uriola eta Prest! tokiko hedabideek itxiera iragarri baitute, betikotu diren estutasun ekonomikoak tarteko.



