Zuzenean

Itxaso Leon Kareaga
NAIZ Irratia

«Ez da erraza horrelako egoera batean erreskate lasai bat burutzea»

Audio_placeholder

«Ez da erraza horrelako egoera batean erreskate lasai bat burutzea»

Loading player...
Aita Mari ontzia Bilboko portuan, artxiboko irudi batean.
Aita Mari ontzia Bilboko portuan, artxiboko irudi batean. (Aritz Loiola | FOKU)

Aita Marik 26 pertsona erreskatatu ditu astelehen honetan, Lampedusa hegoaldean. Hain zuzen, joan den ostegunean abiatu zen Valentziako Sagunt portutik elkartasun ontziaren hamazazpigarren misioa, eta Itsas Salbamendu Humanitariotik Ana Perez ekintzaileak eman dizkigu azken orduen xehetasunak NAIZ Irratian.

Europako migrazio akordio berriak eta urte sasoi honetako eguraldiak nabarmen zailtzen dituzte migratzaileen egoera zein ekintzaileen jarduna; are babesgabeago uzten ditu biak ala biak. Italiako legediari dagokionez, berriz, ezjakintasuna eta noraeza dira nagusi.

Jaurlaritza Logoa