Zuzenean

Orain Entzuten hiruki magiko batez osatuta dago. Ertzetan, gitarrak, disko dendak eta kontzertu aretoak kokatuko genituzke. Eta gaurko saioan zuzenekoak berebiziko garrantzia izan dute. Gaur bertan PI.L.T. ikusteko aukera izan dugu Bilboko BBK Aretoan eta hurrengo hilabeteetan Psychedelic Porn Crumpets eta Wednesday Euskal Herritik pasatuko dira. Gutxi balitz, datorren astean Orain Entzuten Bartzelonara bidaiatuko du Maruja ikusteko eta atzo bertan Brutusek zuzeneko disko bat kaleratu zuen Live In Brussels izenburupean. Horretaz aparte, klasikoak eta abuztu musikala eta gitarreroaren argazki ederra ekarri dizuegu.


