Zuzenean

Aritz Santamaria
NAIZ Irratia

Emakumeak protagonista Boxeo eta Muay Thai ekitaldian: 22 borrokalari eta hamaika konbate

Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Testuinguru horretan, emakumeek %100ean gauzatuko duten Nafarroako lehen gau kirol ekitaldia antolatu dute, Boxeoa eta Muay Thai uztartuz. Osotara, 22 emakumek parte hartuko dute, beraz, hamaika konbate eta egun osoko egitaraua. 

Emakumeak protagonista Boxeo eta Muay Thai ekitaldian: 22 borrokalari eta hamaika konbate

Loading player...
Anne Soravilla aurrreko kobate batean
Anne Soravilla aurrreko kobate batean (Anne Soravilla)

Boxeo eta Muay Thay kiroletan emakumearen papera agerian jartzeko, eta, halaber, emakumeen aurkako indarkeria matxista salatzeko antolatu dute ekimena. Egun osoko egitarauarekin, hamaika konbate ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek Ezkabarteko kiroldegian. Garazi Manterola eta Anne Soravilla borrokatzera igoko diren bi borrokalari dira, eta atariko egunean NAIZ irratian «soilik emakumeak protagonista diren ekitaldien beharra» azpimarratu dute.

Iruñerriko Fitbox Teamek eta IparBoxek antolatu dute, baina Nafarroako bazter orotik borrokalariak borrokatzera igoko dira. Anne Soravillak, esaterako, Arroitzekoa da eta Lizarrako Ajona Teamen boxeoa egiten du, eta larunbatekoa hirugarren konbatea izango du: «Behingoz etxean borrokatzeko gogotsu nago». Garazi Manterola Muay Thai kirolean estreinakoz arituko da, eta «nahiko urduri» dagoen arren, azken hilabeteko «lan gogorra» erakutsi nahi du. 

Manterolarentzat larunbatekoa «ezinbestekoa» da, «borroka kiroletan emakumeek ez dugun lekua izango dugulako», azaldu du. Soravillak bat egin du, eta neska gazteek «ispilu bat» izan dezaten aukera ona izango dela iritzi du: «Emakumeak borrokatzen ikusteak gazteak animatuko ditu». 

Goizeko 10etan hasiko da eguna, eraso matxistak ekiditeko hitzaldi batekin. Rosa Solak, ondoren, defentsa pertsonalerako klase bat emango du, eta arratsaldean pisaketak egingo dira. Konbateak arratsaldeko 18ak aldera hasiko dira, eta sarreren prezioa 15 eurokoa da, eta 18 eurokoa txartel-leihatilan. 

Jaurlaritza Logoa