Zuzenean

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

Nafarroako finaletik kanpo geratu direnen bertsoak

Audio_placeholder

Nafarroako finaletik kanpo geratu direnen bertsoak

Loading player...
Amaia Elizagoienen agur muxua Tafallan elkartutako zaleei
Amaia Elizagoienen agur muxua Tafallan elkartutako zaleei (Iñigo Uriz | FOKU)

Larunbat honetan da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko du Eli Pagolak eta Andoni Rekondok gidatutako saio bereziaren bidez (larunbata 29, 16.30ean hasita), Alazne Untxalo izango da bertsoaldiak aztertzen. 

Finalean zortzi bertsolari: Joanes Illarregi, Julio Soto, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Ekiñe Zapiain, Sarai Robles eta Eki Mateorena. Langa estua da, ordea, finalean sartu ala ez bereizten duena eta aste honetako ‘Bertsoa NAIZ’ saioan txapelketa posible egiten duten gainerako partaideen bertsoak berreskuratu nahi izan ditugu. Finalean entzungo ez ditugunez, azken agur gisa. 

Bizkaian ere finala erabakita geratu da eta lehen aldiz bertan izango den Txaber Altuberen bertsoaldi bat ekarri dugu. Xilabari dagokionez, Ainhoan izandako azken kanporaketari ere begiratu diogu. 

Finalei begira 

Txapelketen udazkenen finalei begira jartzeko tartea iritsi zaigu, beraz. Heldu den asteko saioan Nafarroako finaleko bertsoaldiak berreskuratuko ditugu (osteguna, 18.00tan) eta, Xilabaren jarraipena egitearekin bat,  Bizkaiko finalaren ingurukoak aztertzen hasiko gara. 

Jaurlaritza Logoa