Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gauzei izenak jarri dizkiogu, baina izenen atzean beste gauza asko daude; sareak behar ditugu»

Audio_placeholder

«Gauzei izenak jarri dizkiogu, baina izenen atzean beste gauza asko daude; sareak behar ditugu»

Loading player...
Gazteentzako doako zerbitzu anonimoa
Gazteentzako doako zerbitzu anonimoa (Badabidebat.eus)

«Entzuidazu begiekin mesedez» esaten dio Irati Bediagaren 'Rara' liburuko pertsonaia batek besteari, gaizki dagoen une batean. Tamalez, mugikorretik hainbeste komunikatzen garen aro honetan, zaila da begiekin entzutea, baina, zorionez, badaude beti entzuteko prest dauden pertsona-taldeak. Horietako bat da Badabidet zerbitzua, 18 urtetik gorako gazteei beren zailtasunei aurre egiten laguntzen dien doako zerbitzua. 

Txata, whatsapp zenbakia, telefono zenbakia edo e-maila. Gazte bakoitzak erabaki dezake noiz eta nola eskatu laguntza. «Duela 4 urte Badabidebat martxan jarri zenean, gazteek ze arreta mota behar zuten erabaki beharrean, eurei galdetu genien» esan digu Beñat Benitez zerbitzuko kideak. Gehienek txata aukeratzen dute, telefonoz hitz egitea kosta egiten zaie.

Zeharaka bada ere, bakardadea askotan agertzen den gaia dela kontatu digu Benitezek. «Ikerketek erakusten dute baietz, haurrak bakarrik sentitzen direla inoiz baino gehiago; agian, galdetzen ere orain hasi garelako» aitortzen du.

«Ezin dugu bizi bizitza patopsikologizatze horretan. Gauzei izenak jarri dizkiogu, baina izen horien atzean ere beste gauza asko daude; behar ditugu sareak, konexio sozialak...». Sare hori osatzen jarraitzen dute Badabidebateko kideak. 

 

Jaurlaritza Logoa