Zuzenean

Udazkena eta uda. Azkenengo asteetan plazaratutako diskoen berri eman dugu saioaren lehenengo erdian (Deus Ez, Orville Peck, Snocaps, Mammoth, ZAAF, Home Front, Bar Italia eta Mihise) eta uztailetik berreskuratutako lanak bete dute bigarren erdia (Hartz, Wet Leg, Jade Bird, Boneflower, Indigo De Souza eta Alice Cooper). Beste behin ere, gitarren laztanak eta kolpeak dastatu ditugu hainbat estiloetatik eta herrialdeetatik bidaiatzen. Hasierako klasikoa? Amaierako klasikoa? Entzun gure zazpigarren saioa.


