Zuzenean

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Muntai polizial baten aurrean gaudela» salatu du 'Sopelako 4ekin 1' plataformak

Udaltzainekin izandako hainbat eztabaidekin eta joko areto baten aurka egindako protestekin lotzen ditu 'Sopelako 4ekin 1' plataformak herri horretako lau gazteren aurkako akusazioa. Zortzi urteko espetxe zigorra eta 112.400 euroko isuna eskatu dute beraien aurka. 

Audio_placeholder

«Muntai polizial baten aurrean gaudela» salatu du 'Sopelako 4ekin 1' plataformak

Loading player...
Ostiral honetan bertan protesta burutu dute Sopelako udaletxearen aurrean.
Ostiral honetan bertan protesta burutu dute Sopelako udaletxearen aurrean. ('Sopelako 4ekin 1' plataforma)

Aste honetan aurkeztu zuten 'Sopelako 4ekin 1' herri plataforma, Uribe Kostako herri horretako lau gazteri babesa emateko, haien aurkako salaketa bat aurkeztu ostean, guztira zortzi urteko espetxeratze eta 112.400 euroko eskariarekin. 2020. urtean kokatu dituzte orain salatu diren gertakariak. «Urte hartan egon ziren hainbat elementu» dio Iker izeneko plataformako kideak «eramaten gaituztenak baieztatzera modu objektibo batean, muntai polizial baten aurrean gaudela». 

Udaltzainarekin izan zituzten tira-biren eta joko areto baten kontrako protesten interes gurutzatuen emaitza da, gazte hauen aurkako prozesu judizialak, plataformako ordezkariak salatu duenez: «egiten dugun irakurketa da auzi honen oinarrian badaudela bai Sopelako joko aretoaren jabearen interesak zein Sopelako zenbait udaltzainen interesak». Salaketa heldu den testuinguruaz harago, emango dituzten urratsak aipatu eta herritarren babesa eskatu du 'Sopelako 4ekin 1' plataformako ordezkariak. 

Jaurlaritza Logoa