Zuzenean

Bigarren Kafea

Eragina al du haurren bizitzetan etxean maskotak izateak?

Audio_placeholder

Eragina al du haurren bizitzetan etxean maskotak izateak?

Loading player...
Ainara andiarena, Ikerketan parte hartzen duen EHUko Ikertzailea
Ainara andiarena, Ikerketan parte hartzen duen EHUko Ikertzailea (Nagore Iraola (ehu.eus))

Azaroaren 20a da, Gabonak gertu daude eta Olentzero eta Mari Domingi hasi dira opariak prestatzen. Haur askok eskarien zerrendan txakurtxo edo katutxo bat jarriko dute. Ume askoren ametsa izan ohi da. Ez da txantxetako kontua, baina egia da familia askoren 

EHUk parte hartzen duen INMA Proiektuko ikerkuntza talde batek aztertu du bizitzako lehen urteetan, maskoten presentziak haurren garapen emozionalarekin eta jokabide mailako garapenarekin zer lotura duen. Ainara Andiarena ikerlaria izan da gaia landu duen ikerlarietako bat. 

«Ia 2.000 familiak emandako informazioan oinarritu gara, horietako asko gipuzkoarrak» esan digu ikerlariak. «Familia hauekin duela ia 20 urte jarri ginen harremanetan, amak haurdun zeudenean eta poliki-poliki datuak jasotzen joan gara». Haur hauen bizitzan animalia ugariren presentzia aztertu dute: txakurrak, katuak, txoriak eta beste animalia batzuk (karraskariak, arrainak edo narrastiak, adibidez). 

Emaitzen artean, aurkitu dute katuen kasuan, 4-5 urterekin katua izatea emozio- edo jokabide-sintomen igoera txiki batekin lotzen dela. Hala ere, ikerlariak argi utzi digu: «lagin txikiarekin topatutako erlazio bat da, eta beraz, kontuz hartzeko modukoa da».

Emaitza eta hipotesietaz aritu gara Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa