Zuzenean

NAIZ irratia

Binakakoaren atarian gure pilota tertulian

Ostiral honetan bertan abiatuko da Binakako Txapelketa, eta partida zein baino zein erakargarriagorekin dator. Gure apustuetan asmatu ala ez, badira benetan interesgarriak diren bikoteak, baita espero ez genituen ezustekoren bat edo beste ere. Nola abiatuko ote da eskuz binakakoa?

Audio_placeholder

Binakakoaren atarian gure pilota tertulian

Loading player...
Binakako Txapelketako aurkezpena.
Binakako Txapelketako aurkezpena. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ezustekoren bat edo beste hartu genuen Binakako Txapelketarako bikoteak ezagutu genituenean; ezin esan, ordea, bikote hauek elkarren aurka lehiatzen ikusteko irrikarik ez dugunik. Bat edo beste ahul samar ikusi genuen arren —Zabala eta Martijarena, esaterako—, benetan interesgarriak izan daitezkeen bikoteak ere badira txapelketan. Hauen artean, askok espero genuen bezala, pilotazaleon arreta bereganatuko duena: Ezkurdia eta Altunak osatutako bikotea.

Ohikoa dugun bezala, Katedra aplikazioa zabalik izan dugu tertulian, eta hortik abiatu dira lehen jardunaldirako gure pronostikoak, eztabaidak eta ikuspegi ezberdinak. Giroan nabarmendu da pilotazaleok txapelketa zirraragarri baten atarian gaudela, eta datozen jardunaldiek zer emango duten ikusteko irrikaz gaudela.

Jaurlaritza Logoa