Zuzenean

Gitarrak non, #OrainEntzuten han. Latzen euskal heavy metal talde mitikoa bueltan izanda, gure klasikoen artean klasikoena den Su Ta Gar gogora ekartzeko aukera eman digu. Azkenengo asteetako bedroom pop eta indie folketik bidaiatu dugu, ondoren Esanezin artista gipuzkoarraren disko berriaren berri emateko.
Gorka Urbizuk agur esan dio Hasiera Bat abenturari eta bere azkenengo kanta bat saiora ekarri dugu. Ekainari zor genion errepasoa eman diogu eta bukatzeko Quaoar talde bilbotarra hamar urte eta gero bueltan dagoela ospatu dugu beraien abesti berria entzunda. Bukatzeko, Soundgarden klasiko itzel bat.


