Zuzenean

Txapelketen udazkenak etapak betez jarraitzen du eta Nafarroan dagoeneko azken finalaurrekoa besterik ez da falta 2025eko finala erabakitzeko. Lehen finalaurrekoan Eneko Lazkozek egin zuen moduan, Leitzan izandako bigarrengoan Julio Sotok lortu du finalerako zuzeneko sarbidea. Tafallan izango da asteburu honetan hirugarren eta azken finalaurrekoa eta bertan erabakiko da Nafarroa Arenako zortzikotea.
Bizkaian lehen itzulia itxi du Barakaldoko pasa den asteburuko saioak. Bigarren itzulia hasi aurretik azken saio hortako bertsoak ekarri ditugu aste honetan. Xabat Galletebeitiak lortu zituen puntu gehien saio hartan eta kantuan bertan aritu zen Ibai Amillategik itxi du bigarren itzulira pasa den 12ko taldea.
Xilaban lehen saioa Bidarten izan da, Maddi Ane Txoperena izan zen nagusi, baina estu joan daiteke sailkapena, bi puntu eskasera geratu baiziren Elixabet Etxandi eta Aitor Servier. Asteburu honetan jokatuko dute bigarren saioa (larunbatean Domintxainen, 17.00tan).
Aste honetako bertso hautatuetan ere denetik ageri da: umorea, melankolia, zer hausnartua dakarten bertsoak...



