Zuzenean

Pasa den igandekoa da azaroaren 9koa da Larraitz Ugartek argitaratutako 'Benetako ipuina', iritzi artikulua. Ofiziozko abokatu bezala, asteburu batean egokitu zitzaion genero indarkeriaren arloko kasu bat oinarri, euskaraz prozesua izatea erabaki zuen salatzailearen kontakizuna da. Euskal Herri garaikidean dagoen hizkuntza aniztasunari buruzko artikulua da, eta baita ere, hizkuntza eskubideen bermeari jartzen zaizkion oztopoen ingurukoa.
«Hemen argi dagoena da koofizialtasun horretan hizkuntza bat menperatzailea dela eta bestea menperatua edo bigarren mailakoa dela. Egia da dokumentu ofizial guztiak euskaraz eta gazteleraz egiten direla. Baina gazteleraz daudenak ez dira euskarara itzultzen eta euskaraz dauden guztiak gaztelerara itzuli behar dira. Eta grabazio guztiak gazteleraz egitera behartuta gaude», azaldu du Larraitz Ugartek. Artikuluari ahotsa jarri eta egileari balorazioa eskatu dio NAIZ Irratiak.



